Gurasoentzako adimen emozionalari buruzko tailerra

2021/03/09
Card image cap
Udal Prebentzio Zerbitzuak 13-18 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoentzako adimen emozionalaren inguruko tailerra antolatu du

Tailer honen helburua da, gurasoak trebatzea, norbere eta  seme-alaben emozioei arreta jartzen, hauek identifikatu eta hauei lotutako hainbat portaera ulertzeko, eta seme-alaben heziketa prozesuan familian ematen diren egoera emozional ezberdinak maneiatzen.

Landuko diren edukien artean honakoak daude: zer diren emozioak, emozioen funtzioak, zertara bultzatzen gaituzten emozioak, kudeaketa emozionala, nola bizi dituzten nerabeek emozioak eta nola izan gure seme-alaben bidelagun emozionala.

  • Egutegia: 17:00etatik - 18:30era asteazkenetan ( apirilak 28, maiatzak 12 eta 26, eta ekainak 9 eta 16), guztira 5 saio.
  • Lekua: Kulturateko, Jokin Zaitegi gela
  • Dinamizatzialea: Dona Apellaniz Nieto, Adimen eta Hezkuntza emozionalean aditua.
  • Izen ematea:  apirilak 22ra arte, plaza mugatuak egongo dira.

 

Izen ematea hemen edo BAZen.

Informazio gehiago, hemen.