Gurasoei zuzendutako tailerrak

2015/02/11
Card image cap
Martxoan eta apirilean izango dira, 0-19 urte bitarteko seme-alaben gurasoentzako. Izena eman behar da otsailaren 20a baino lehen, BAZen

Urtero bezala, Udal Prebentzio Zerbitzutik  gurasoei zuzendutako tailer batzuk antolatu dituzte, honakoak: 

  • 0-12 urteko gurasoei zuzenduta: “Elkarbizitzarako tresnak eskuratzen: etxean errespetua, komunikazioa eta lasaitasuna areagotzeko tailer praktikoa”.
  • 13-19 urteko gurasoei zuzenduta: “Zer egingo dut nik orain?”


Helburua da seme-alaben heziketan sortzen diren kezkak eta zailtasunak konpartitzea, eta egoera hauen aurrean babesa eskaintzea, eta estrategiak garatzen laguntzea. Tailerrei buruzko informazio zehatza hemen duzue.