Udalak hitzaldi eta tailer ugari antolatu du, gurasoei seme-alaben hezkuntza lanean tresnak eskaintzeko
2023/01/18Arrasateko Udalak, gurasoen hezkuntza lanari babesa emateko gurasoentzako seme-alaben heziketaren inguruan zenbait hitzaldi eta tailer antolatu ditu datozen asteetarako.
Helburua da gurasoekin seme-alaben heziketaren inguruan hausnartzea, eta guneak eskaintzea gurasoei egunerokotasunean sortzen zaizkien kezkak eta zailtasunak konpartitzeko.
Alde batetik, 8 hitzaldi antolatu dira Arrasaten, horietatik lau Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzaren “TREBA Gurasoak” prestakuntza ekimenaren barruan:
Eguna |
Ordua |
Hitzaldia |
Hizlaria |
---|---|---|---|
Otsailaren 1ean, eguaztena |
18:00 |
Antsietatea ezagutzen. Nola lagundu gure seme-alabei? |
Itxaro Beristain |
Otsailaren 9an, eguena |
18:00 |
Arauak eta mugak familian. Nola ezarri era asertibo batean |
Leyre Cano |
Otsailaren 21ean, martitzena |
18:00 |
Seme-alaben autoestimua elikatzen |
Nerea Mendizabal |
Martxoaren 28an, martitzena |
18:00 |
Haurrren eta nerabeen emozioen bidelagun: nola zaindu seme-alaben emozioak |
Leyre Cano |
Apirilaren 26an, eguaztena |
18:00 |
Internet, pantailak, bideojokoak, sare sozialak… onurak eta gatazkak. Nola kudeatu |
Rakel Gamito |
Maiatzaren 15ean, astelehena |
17:30 |
LGTBIQ+ identitateak haurtzaroan eta nerabezaroan |
Udaleko Sexologia Zerbitzua |
Maiatzaren 22an, astelehena |
17:30 |
Nerabeak eta bikote harremanak |
Udaleko Sexologia Zerbitzua |
Maiatzaren 29an, astelehena |
17:30 |
Sare sozialak eta sexualitatea |
Udaleko Sexologia Zerbitzua |
Bestalde, seme-alaben adinaren arabera, gurasoentzako 3 tailer ere eskainiko ditu udalak:
- Haziera taldea 0-5 urte: Hezkuntzaren eta hazkuntzaren inguruko zalantzak argitzeko. Itziar Rosadok eta Jon Urdinetak dinamizatuko dute. Astelehenetan (Otsailaren 13an, martxoaren 6an, apirilaren 17an, maiatzaren 8an, ekainaren 5ean), 17:30-19:30 Txikitxokoan; zaintza zerbitzua eskainiko da.
- “Gurasotasuna m-z idazten: maitasuna eta mugak”: Virginia Belategik dinamizatuko du, eguenetan (Martxoaren 2, 9, 16, 13 eta 30ean), Kulturaten, Loramendi gelan, 6-11 urteko taldea 17:00-18:30 eta 12-16 urteko taldea 18:45-20:15.
- Zailtasunei aurre egiten: AGIPAD elkarteak dinamizatuko du, eguaztenetan (Otsailaren 1ean, martxoaren 1, 15 eta 29an, apirilaren 19an, maiatzaren 3, 7 eta 31n), Kulturaten, Loramendi gelan, 3-11 urteko taldea 17:30-18:30 eta 12-16 urteko taldea 18:45-20:15.
Hitzaldi eta tailerretan izena emateko, bide hauek daude zabalik: BAZ, tel. 943 25 20 00 eta izenemateak.arrasate.eus webgunea.