Greba orokorra dela eta, baliteke bihar udal zerbitzuak etenda egotea

2023/11/29
Card image cap
Bihar, azaroak 30, Greba Feminista Orokorra dago deituta eta, horren ondorioz, Arrasateko hainbat udal zerbitzu etenda egon daiteke bihar.

Esate baterako, grebarekin bat eginez itxita egongo dira Musakola, Iturripe eta Uarkapeko kiroldegiak, baita udal biblioteka ere. Horiez gain, baliteke egunean zehar beste zerbitzuak ere etetea. Era berean, bihar, ez da TAO zerbitzurik izango.

Edozein kasutan, gutxiengo zerbitzuak bermatuko dira, horien artean udal hilerriko lur emate edota errauste zerbitzua edo udaleko garraio zerbitzua. Azken horrek, ostera, % 30era murriztuko ditu zerbitzua eta bere maiztasuna. Horri jarraikiz, hau izango da bihar bi autobus lineen ordutegia:

  • Linea 1: 08:35, 10:35, 12:35, 14:35, 16:35, 18:35, 19:35 eta 20:35.
  • Linea 2: 08:15, 10:15, 12:15, 14:15, 16:15, 18:15, 19:15, 20:15

Amaitzeko, Arrasateko udal gobernuak grebarekin bat egingo du, eta adierazi du egunean zehar deitutako ekimenetan eta aldarrikapenetan parte hartuko duela «zaintza sistema publiko komunitario baten alde», eta baieztatu du egunerokoan hori egikaritzeko politikak bultzatzen jarraituko duela.