GOIAZ azoka abian da Kulturateko klaustroetan

2015/04/16
Card image cap
Apirilaren 15 eta 16an ekitaldiz beteta, martxan da GOIAZ Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azoka 2015.

Errefentea bihurtu da Goiaz azoka dagoeneko, lanbide heziketa eta lanerako prestakuntzari dagokionez.  Aurtengo zita apirilaren 15 eta 16 an burutzen ari da Arrasateko Kulturateko klaustroetan, eta dagoeneko bisitari asko pasa dira bertatik.  Gaur goizean Arrasateko Udaleko Alkatea eta zinegotzi talde bat hurbildu dira klaustroetara Goiaz azoka bisitatzera.

Azokari atxikita programazio zabala antolatu du Debagoieneko Garapen Agentziak, azokaren edukia osatu aldera.  informazio gehiago hemen