Goiaz azoka 2016, badator
2016/03/14Eskualdeko lanbide heziketa eta lanerako prestakuntza eskaintzari buruzko Goiaz Azoka 2016 martxoaren 15 eta 16an izango da, Arrasateko Kulturateko Klaustroan.
Debagoieneko Garapen Agentziak antolatutua, eskualdeko udalen, lanerako prestakuntza eta lanbide heziketa zentroen partaidetza izango du oraingoan ere. Azoka hau urtero antolatzen da, eta eskualdean dauden lanbide heziketa eta lanerako prestakuntzaren baliabideak zuzenean ezagutzeko parada eskaintzen du. Azoka zuzenduta dago lan mundura hurbiltzeko prestakuntza bila dabiltzan herritar guztiei, bai ikasle jendea izan , bai langabeak izan. Egitarauaren xehetasunak hemen kontsultatu daitezke.