GOIAZ 2013, Debagoieneko Lanbide Heziketa Azoka bertan da

2013/05/02
Card image cap

2013ko GOIAZ Debagoieneko Lanbide Heziketa Azoka maiatzaren 8an eta 9an egingo da Arrasateko Kulturateko Klaustroan.

Debagoieneko Garapen Agentziak antolatuta, datorren asteko eguaztenean eta eguenean, maiatzak 8 eta 9, Kulturateko Klaustroan burutuko da GOIAZ DEBAGOIENEKO LANBIDE HEZIKETA AZOKA.  Urteroko zita bihurtuta dagoeneko, bertan  eskualdeko Lanbide Heziketako zentroen eskaintza eta proposamenak ezagutu ahalko dira, baita lana eta prestakuntzarekin lotutako hitzaldietan eta tailerretan parte hartu ere.  Egitarau osoa ikusteko egin klik  hemen