Gipuzkoan Gazte programa hilaren 14an Arrasatera abiatuko da
2018/07/12Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Gazteria Departamentuak , Arrasateko Udalarekin batera, Gipuzkoan Gazte musika programa jarri du abian, 12 urtetik 25 urtera bitarteko gazteentzat. «Helburu nagusia da kultur programazioa eskaintzea nerabe eta gazteei, ikuskizunaren parte senti daitezen saiatuz; horretarako, beren gustuak eta erreferentziako artistak zeintzuk diren jakin behar da, eta tokian tokiko talentuaren eta eduki pedagogikoen eta teknologia berriekin zerikusia duten edukien aldeko apustua egin» azaldu du Gazteriako zuzendari Goizane Alvarezek.
Hori dela eta, aurrena, gazteekin harremanetan jarri gara, eta gaztelekuen eta parte hartzen duten udaletako gazteria sailekin hitz egin dugu. Aurten Arrasate, Eibar, Zumarraga, Azpeitia, Zarautz, Donostia, Irun eta Hondarribira iritsiko da programa. Formatua antzerako samarra izango da guztietan: doako masterclass pedagogiko bat izango da, herriko kantari bat, nazio mailako edo nazioarteko artista baten emanaldia, DJa eta un Photocalla.
Gipuzkoan Gazte programa LadyRed Management sustatzaileak diseinatu eta zuzentzen du. Enpresa horrek esperientzia luzea du gazteentzako kultur programazioa antolatzen, harreman ugari ditu artista hasiberriekin, eta lankidetzan aritzen da etengabe udaletako gazteria sailekin.
Honako hau da egitaraua:
- 17.30tan DOAKO GRAFFITI-TAILERRA:
Ikasi grafitiaren teknikak eta animatu espresatzera.
- 19:30 WAVE BANDA:
Bergarako lau gaztek 2016an sortua. Musika-estilo desberdinak landu dituzte, beren post-punk estiloko abestiak konposatu arte.
- 20:30 SHINTOMA:
Eskarmentu handia penintsulako iparraldeko raparen agertokian. Bilboko underground-aren ordezkari izan den ekitaldi ugariez gain, estatuko artista garrantzitsuenetako batzuekin izan da eszenatokian (Mucho Muchacho, Cookin’ Soul, Violadores del Verso, Chulito Camacho o Dogma Crew, besteak beste).
Bere kantari-alderdiari erantsi behar zaio finalista nazionala izan zela Red Bull Batalla de Gallos lehiaketan 2007an eta 2008an, talde-lehiaketako irabazle Bartzelonako Hipnotik Festival jaialdian 2007an eta 2008an, Bilbao Jet Lag jaialdiko garaile, eta baita estatuko beste hainbat sariketatan ere.
BertsoHop-eko erakustaldietan parte hartu du, Rapa eta Bertsolaritza uztartuz. Hala, moldakortasuna eta beteranotasuna erakutsi ditu erronka berrietara egokitzeko orduan.
Ezaguna da, halaber, esatari gisa duen gaitasuna; ekitaldi ugari aurkeztu ditu, esate baterako, Break On Stage, RedBull King Of The Rock edo Bilbao Jet Lag.
- 21:30 DJ ARTIE ESCOLAR:
Ohikoa da Gipuzkoako dj-giroan. Donostiarra da eta bertan bizi da. Musika-arloko lehen urratsak Hip hop Jaula de Grillos taldean edo 100% Gourmet Records proiektuan eman zituen. Erreferentziazkoak diren hainbat klubetan mugitzen da, eta behin baino gehiagotan parte hartu du Heineken Jazzaldia bezalako ekitaldietan, edota Sala Siroco-ra joan da (Madril). Parte hartu du, besteak beste, Brutal Dj Contest eta Gaztea Dj lehiaketetan; azken hori, gainera, irabazi egin zuen.