Gipuzkoako Itxaropen Telefonoaren elkarteak Arrasaten egongo da eguaztenean

2019/09/24
Card image cap
Elkarteak autokarabanan Gipuzkoan zehar ibilbidea egingo du, zerbitzuak lurraldeko txoko guztietaraino helarazteko

Gipuzkoako Itxaropen Telefonoaren elkarteak (GIT) urtero 3.000 dei inguru jasotzen ditu. Dena den, kanpaina berriztatzaile honekin kopurua areagotu nahi da.

Irailaren 25ean, elkarteko talde arduraduna Altube plazan egongo da, 17:00 -20:00ra, batetik, zerbitzuak eskaini eta, bestetik, informazioa emateko. Helburua pertsonek sakonean Gipuzkoako Itxaropen Telefonoa ezagutzea da.

Jarduerari esker, oso modu irisgarrian aurkeztuko zaie elkartea hurbildu nahi duten pertsonei. Halaber, Gipuzkoan 30 urte baino gehiago dituen erakundeak zer egiten duen ezagutuko dute.

“Gure asmoa pertsonetara modu hurbilean heltzea da. Beren biziko une latzetan sufrimendua arintzen egiaz laguntzeko asmoz, baliabide irisgarri gisa ikustea nahi dugu”.

Jarduera honekin gure lana antzematea dugu helburu. Nahiz eta 30 urte baino gehiago funtzionamenduan egon, GIT oraindik elkarte ezezaguna da eta pertsona askok ez daki nola lan egiten dugun. Nolanahi ere, hori deitzeko eragozpena izan daiteke. Ildo horri eutsiz, konfiantza sortu nahi dugu eta baliagarria dela uste badute, deitzea gustuko genuke. Guretzat anonimatu eta konfidentzialtasunetik, epaitu gabe eta beren sentimenduei balioa emanez pertsonak entzuteari esker, hobe uler ditzakegu eta une zailetan laguntza egokia eskain dezakegu” azaldu du Maribel Pizarrok, elkarteko zuzendariak.

Maite Gonzálezek, GITren koordinatzaileak, hurrengoa erantsi du: “Pertsona ugarik arazoak ditu eta ez daki nondik hasi, beraz, egiaz lagun diezaiekegula sentitzea nahi dugu. Era berean, gure xedea da deitzeko beldurra gal dezaten”.

Jarduera honek ondorengo erakundeen babesa du: La Caixa, Gipuzkoako Foru Aldundia eta jarduera garatuko duten udalak (Irun, Elgoibar, Azpeitia, Oñati, Eibar, Arrasate, Zarautz, Hernani eta Legazpi).

Karabanari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengo web orrian kontsulta dezakezu: www.telesgi.org. Bestela, Facebookera jo dezakezu: https://www.facebook.com/TelefonoEsperanzaGipuzkoa/

Daturen bat gehiago...

GIT 1987. urtean sortu zen, larrialdiko gizarte-baliabide modura. Izan ere, berehala eta erraz irits daiteke. Bere zeregina konponbideen bila dabilen pertsona blokeatu orori entzute aktiboa eskaintzea da. Ildo horri jarraiki, estaldura doakoa da.

Hurrengo lelopean eratu zen: “Gipuzkoan bere itxaropena krisian jartzen duen arazo baten aurrean

bakardadean dagoen pertsonarik ez izatea”.

Laguntzaren harreman-esparruaren barruan, tresna gisa, nagusiki, entzute aktiboaz baliatzen da.

Herritarrei honako zerbitzuak eskaintzen dizkie:

  • Telefonoz entzutea (900 840 845)

Doako telefonoa da eta, aldi berean, zerbitzurik eskatuena. Zehaztutako ordutegian deitzen dutenei ohiz gure laguntza modu horretan eskaintzen diegu. Telefonoz entzutean iraupena egoera zehatzean dagoen pertsonak markatzen du. Hala, egiaz laguntzeko beharrezkoa denari erreparatuko zaio, behar ez bada luzatu gabe.

Deiei GITn eraginkortasunez diharduen boluntarioen taldeak eskaintzen die arreta urteko 365 egunetan eta esleitutako ordutegien barruan.

Sufritzen duten pertsonei entzun egiten zaie, ulertu, lagundu eta arintzeaz gain. Entzute aktiboa da gure tresna nagusia, betiere ikuspegi humanistatik abiatuta, laguntza-harreman edo Counsellingaren ereduan kokatuta badago. Honako arreta-ordutegia dugu:

Astelehenetik ostiralera: 9:30 -13:00 / 16:00 - 21:00

Larunbatetan: 9:30 -13:00 / 17:00 - 20:00

Igande eta jaiegunetan: 17:00 - 20:00

  • Psikologia-aholkularitza

Pertsonak borondatez beharrezkotzat jotzen duenean, zehaztuta dugun protokoloan funtsatuta, deitzen digutenei psikologian adituak arreta eskaintzeko aukera ematen zaie, bai telefonoz, baita gure egoitzan aurrez aurre ere. Kasu horietan, arretak honako helburuak izan ditzake: batetik, arazoa kontuan hartuta, pertsonak beste baliabide aditu baterantz jotzeko egokitasuna onartzea edo, bestetik, bere egoera/arazoaren oso alderdi zehatzak pertsonarekin lantzea.