Udalak eustorma bat berregiteko lanei ekin die Gesalibar auzoan

2021/09/20
Card image cap
Lanek hilabete bi inguru iraungo dute, Excavaciones Arrasate, SL enpresak egingo ditu eta aurrekontua da 88.611,46 euro.

Gesalibar auzoan 2020ko martxoaren 16an jausitako eustorma berregiteko lanak jarri ditu abian udalak. Lanek hilabete bi inguru iraungo dute, Excavaciones Arrasate, SL enpresak egingo ditu eta aurrekontua da 88.611,46 euro.

Lanen ondorioz, bidea itxi egingo da hilabete eta erdian. Itxierak eragingo die zortzi baserriri (Imendi, Atxabal, San Jurgi, Parraia, Etxebarri, Biziola, Arroaga eta Zabalain) eta jarduera ekonomiko biri, Zabalain sagardotegia eta Talleres Ibabe garaje mekanikoa. Leku horietara iristeko, Atxabalpeko eta harrobiko bideak erabili beharko dira.

Errepidea itxita egongo da astelehenetik egubakoitzera arte, 07:30etik 17:30era arte. Hainbat zapatutan ere lan ugari egingo da eta, kasu horretan, bidea itxita egongo da 7:30etik 14:00ak arte.