Gazteria sailak hiru ikastaro antolatu ditu urritik abendura bitartean
2010/09/29![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/gazteria-sailak-hiru-ikastaro-antolatu-ditu-urritik-abendura-bitartean/@@images/786b7edc-4473-4d1a-a27b-43a6dd2e3852.png)
"Kustomizazioa", "Hasiberrientzako sukaldaritza" eta "Tratu onen plazerra" dira ikastaroen izenburuak.
Ikastaroak Kulturaten izango dira, eta dagoeneko zabalik da izena emateko epea Gazte Bulegoan.
- Kustomizazioa: norberaren sormena bultzatzea izango da ikastaro honen helburua, erabiltzen ez diren arropa eta osagarriei erabilera berria emateko. Ikasleek aipatutako elementu horiek birdiseinatu eta berrerabiliko dituzte.
- Hasiberrientzako sukaldaritza: herrira datozen ikasle berriei edo eta etxeko sukaldean laguntzen hasi nahi dutenei zuzenduta dago ikastaro hau.
- Tratu onen plazerra: Emakume Txokoarekin batera antolatutako ikastaro honetan sexismoa, amodio erromantikoak edo eta jendarte indarkeriaren inguruko irizpide kritikoa landuko da.
Argibide gehiago