Gazteria Sailak Astronomia ikastaro bat antolatu du

2014/05/19
Card image cap
Oinarrizko ikastaroa izango da, eta helburua da astronomia eta eguzki/izarren hasierako gerturatze eta ezagutza bat izatea

Ikastaroa bi saiotan banatuko da, eta Ilatargi Astronomia Taldeak zuzenduko ditu biak.

  • Ekainaren 4an, eguaztenean, 18:30-20:30, gaueko zeruaren gaineko azalpenak.
  • Ekainaren 6an, egubakoitzean, 18:30-20:30, eguzkiaren azalpena eta behaketa, eta 22:00-24:00, zeruko izarren behaketa egingo da.

Matrikula: 5 euro.

Izena emateko: Gazte Bulegoa, 943252065 edo gib@arrasate-mondragon.net