Gazte Ikastaroak
2016/09/20![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/gazte-ikastaroak-3/@@images/40c05b3b-ca1c-46d6-98ff-b0838e9c2a21.jpeg)
Arrasteko Udaleko Gazteria Sailak bi ikastaro antolatu ditu: sukaldaritza begetarianoa eta hastapen mailako argazkigintza ikastaroa.
Sukaldaritza begetarianoa:
Mireia Alberdi dietistarekin, astearteetan, 18:00-20:00, urriaren 18tik azaroaren 29ra. Prezioa: 30 euro / 20 euro ikasle edo langabeentzat.
Argazkigintza:
Sergio Gonzalezekin, larunbatetan, 10:00-13:00, azaroaren 5etik abenduaren 3ra. Prezioa 25 euro / 15 euro ikasle edo langabeentzat.
Ikastaroetan lehentasuna izango dute 30 urtetik beherako arrasatearrek.
Izena emateko: Gazte Bulegoa, 943252065 / gaztebulegoa@arrasate.eus