Gaur jarri dugu martxan doako TAO Ferixalekuan.
2014/10/23Ferixalekuko ikastolako jolaslekuan, Amaia antzokiaren eta Uarkape frontoiaren artean dago 0.1. gunea eta gaur jarri dugu funtzionamenduan berton doako TAO. Guztira 50 aparkamendu daude gune honetan eta helburua da ibilgailuen errotazioa bultzatzea berton. Horregatik, gehienez 90 minutuz aparkatu ahalko da berton, eta ezingo da berriro aparkatu azpigune berean hiru ordu igaro arte.
Bestalde, ez da tarifarik ordaindu behar ibilgailua aparkatzeagatik, baina makina banatzailean tiketa atera beharko da, eta ibilgailuan bistan jarri, irakurtzeko moduan. Aparkaleku denbora igarotakoan ibilgailua kendu egin beharko da bertotik.
TAOren ordutegia honakoa izango da 0.1. gunean: astelehenetik zapatura arte, 08:00-14:00 eta 16:00-20:00, domeketan, jaiegunetan eta abuztuan izan ezik.
Bestalde, 0.1. guneari ez zaio atxiki ezein etxerik, ez merkataritza lokalik edo ekipamenduzko lokalik. Beraz, ez da azpigune berri honetan egoiliar txartelik izango.
Arau hausteak eta salaketak deuseztea
Aparkaleku denbora gainditzea, txartelik ez lortzea edo irakurtzeko moduan ez jartzea, eta hiru orduko aldia igaro barik berriro aparkatzea arau-hauste arintzat hartuko dira. Horiei 50 euroko isuna aplikatuko zaie. Eta arau-hauste larritzat hartuko da txartel manipulatu, faltsutu edo deuseztatua erabiltzea; horiendako isuna 200 eurokoa izango da.
Isuna makinan ordaindu ahalko da arau haustea gertatu eta 48 orduko epean; hori bai, autoa berehala kendu beharko da.