Gaur, ekainak 28, LGBT+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, Stonewall-go matxinada gogoan, eta Arrasateko udal gobernuak bat egiten du horrekin.

2022/06/28
Card image cap
Gobernu honek pertsona guztien eskubideak defendatzen ditu, sexu aniztasun arloan ere bai. Oraindik ere, LGBT+ pertsonek erasoak, irainak edota txantxak sufritzen dituzte ezberdinak izateagatik. Arrasaten argi utzi nahi dugu edozein pertsona maitatu dezakegula, eta ez ditugula onartzen aipatutako gertakariak.

Oraindik asko dagoenez egiteko, gaurko eguna ospatzeaz gain, badago zer salatu eta aldarrikatu. Hortaz, gonbidatzen zaituztegu Arrasateko Morbor transmaribibollo kolektiboaren agerraldira. Herriko plazan izango da, 19:30ean.

Urte osoan edozein behar izanez gero, jarri harremanetan Sexologia Zerbitzuarekin edo Morbor transmaribibollo kolektiboarekin.

“Ekainak 28” maitekorra opa dizuegu.