Gaixotasun mentala duten pertsonen familiarrentzako ikastaroa
2012/09/11Nahasmen mentala edo psikiatrikoa duen pertsonaren arreta edo elkarbizitza zeregin zaila izan daiteke, eta batzuetan, familia arteko giroa egoera kaotiko batera eraman dezake familia arteko harremanak ezegonkortuz
Gaixotasun mentalei buruz ikasteko eta elkarbizitza hobetzeko helburuarekin, AGIFESek Debagoienako udalekin elkarlanean gaixotasun mentala duten pertsonen familiarrentzat ikastaroa antolatu du.
Ikastaroan landuko diren gaiak:
Irailak 20: Zer da gaixotasun mentala?
Urriak 4: Egitura sanitario eta soziosanitarioak
Urriak 18: Gaixotasun mentala duen pertsonaren babes juridikoa
Azaroak 8: Laguntza sozialak eta errekurtso ekonomikoak
Azaroak 22: Familiak zer egin dezake?
Gai zerrendaren inguruko informazio gehiago
Izen emateko: Irailaren 19a baino lehen deitu AGIFES elkartera, 943.47.43.37