Gabonetako spota aurkeztu du Arrasateko Udalak, tokiko merkataritzaren alde
2023/12/18Arrasateko Udalak aurkeztu berri du tokiko merkataritzaren alde ekoiztutako spota. Horrek Arrasate irudikatzen du merkataritza zentro handi gisa: dozenaka plan eta aukera eskaintzen dituen espazio ireki eta zabal gisa, alegia.
‘Gabonak? Arrasaten, gure herrixen!’ lelopean, spotaren helburua da komertzio txikiari bultzada ematea, saltokien eta saltzaileen lana baloratzea, arrasatearrak herriko denda txikietan erostearen garrantziaren inguruan kontzientziatzeko eta Gabonetako erosketak herrian bertan egitera animatzeko.
Izan ere, Arrasateko Udalak apustu irmoa egiten du herriko saltokien alde, eta spotaren bitartez udalak mezu bat zabaldu gura du herrian gertukoa zaintzeko.
Spotean parte hartu dute herriko hainbat dendarik, tabernarik, pertsona zein kultura eragilek , eta Arrasateko Udalak esker mezua eskaini die guztiei bideoaren amaieran, haien inplikaziorengatik eta lanarengatik.