Frantziako Tour-a Arrasaten: aldaketak trafikoan

2023/06/09
Card image cap
Tourra uztailaren 2an iritsiko da Arrasatera. Errepideak 10:15ean itxiko dira. Publizitate karabana 11:30ean igaroko da. Lasterketa eta pelotoia 13:15ean.

Frantziako Tourra uztailaren 1ean abiatuko da Bilbotik, eta egun bat geroago, uztailaren 2an, Arrasatera iritsiko da.

Arrasatera Gesalibar auzotik sartu eta Markuleteko biribilguneraino GI-2620 errepidetik etorriko da Tour-a gurera. Biribilgune horretan herriko kaleetan sartuko da Uribarri etorbidetik Udala plazaraino, Zarugalde kalea hartu eta Muzibarko biribilgunea igarota Otalora Lizentziaduna kalea igaroko du. Maalako birbilgunean Gipuzkoa etorbidea hartuko du eta etorbide hori guztia igarota San Isidro baseliza pasatu eta gero GI-627 errepidea hartuko du lasterketak, San Prudentziorako bidean (Elorregi).

Ordutegia

Goizaldetik langileek lanean jardungo dute prestaketa lanak egiten, ibilbideak eskatzen dituen zehaztasunak eta beharrak asetzen. Antolakuntza hasiko da goizeko 09:30etik aurrera.

Errepideak 10:15ean itxiko dira. Publizitate karabana 11:30ean igaroko da. Lasterketa eta pelotoia 13:15ean. Ordutegiak orientatiboak dira era lasterketaren erritmoaren arabera aldatu egin daitezke.

Errepideko zirkulazioa eten egingo da

Ibilbideak hartzen dituen kaleak itxita egongo dira trafikoarentzat eta oinezkoentzat, lasterketako antolakuntzak eta segurtasun sailak adierazten duten momentutik aurrera.

Horretaz gain, beste bi kale guztiz itxiko dira: Martxoak 8 kalea eta Arrasate pasealekua (Udala plazatik Gipuzkoako Foruen plazaraino).

Aparkalekuak

2023ko uztailaren 1eko eguerdiko 14:00etatik aurrera debekatuta egongo da ibilbidean zehar aparkatzea, eta aparkaturik dauden ibilgailuak eroan egingo dira, honako kaleetan: Uribarri etorbidea (osoa), Zarugalde kalea (Udalako biribilgunetik Muzibarko biribilguneraino), Otalora Lizentziaduna kalea (osoa) eta Gipuzkoa etorbidea (osoa).

Egun horietan aparkatzea gomendatzen diren kaleak: Loramendi kalea, Erguinarro kalea, Markuleteko zonalde industriala, Zubikoa kalea, Bidekurtzeta kalea, Osinaga kalea eta Etxagibel notario kalea.

Bolondres bila

Tour Lagunak taldea osatzeko, boluntarioak behar dira Arrasaten. Izen emateak www.arrasate.eus webgunean egin behar dira.

Izen ematea banaka egiten da, eta bizi den udalerriaren ondoan eskatzen dute non kokatu gura duten, pertsona bakoitzari aukerarik onena eskaintzeko.

Plataforman, Tour Lagunak izateko baldintzei buruzko informazioa kontsultatu daiteke. Beste edozein kontsulta egiteko, harremanetan jartzeko modu hauek daude: tourlagunak@euskadi.eus, 625 70 99 94 edo 944 20 53 09.

Tour Lagunak taldearen parte izateko, izena eman daiteke ekainaren 11ra arte.

Arrasateko Udalak, bolondres taldearen osaketan kolaboratzaile, ekimenean parte hartzera animatzen ditu herritarrak.

Hainbat gomendio

  • Egun horietan aparkatu kale hauetan: Loramendi kalea, Erguinarro kalea, Markuleteko industrialdea, Zubikoa kalea, Bidekurtzeta kalea, Osinaga kalea, Etxagibel notario kalea,
  • Egun horietan oporretan egon daitezkeen herritarrentzako gomendioa: aparkatu ibilgailuak zeuon garajeetan edo aipaturiko kaleetan.
  • Hurbildu ibilbidera garaiz.
  • Erabili arropa egokia, eguraldiaren arabera.
  • Errespetatu eta bete antolakuntzaren, erakundeen eta udaltzainen aginduak eta gomendioak.