Familian Jolasean

2020/01/07
Card image cap
0-8 urte arteko haurrei eta beren familiei zuzendutako ekimena da. Hitzordua, igandero, 17:30-19:30 Okendoko ludotekan, domeka honetan hasita.

Udaleko Gazteria Sailaren helburuetako bat da familiei aukera eta guneak eskaintzea guraso eta seme-alaben arteko harremanez era ludikoan gozatzeko.

Familian Jolasean egitasmoaren kasuan, familia ezberdinak elkar ezagutzeko eta EUSKARAZ elkarrekin jolasteko aukera bat da, aniztasuna kontuan hartuta eta euskararen transmisioaren garrantzia azpimarratuta. Asmoa da neguko igandeetan, espazioa, denbora eta hitzordua eskaintzea familiei elkarrekin partekatzeko jolasa eta aisialdia.

Igandero izango da hitzordua, urtarrilaren 12an hasi eta martxoaren 29ra bitartean, 12 saio guztira.

Familien parte hartzea bilatu nahi dugu, proposamenak egin eta gauzatu ditzaten, betiere hezitzaileekin batera.

Igande arratsaldetan elkarrekin jolasteko gonbita egiten diegu beraz 0-8 urte arteko haurrak dituzten familiei. Doanekoa da eta bertan azaltzen diren familia guztiak ongi etorriak izango dira. Dena den, izena ematea beharrezkoa ez den arren, eskertuko genuke parte hartzeko asmoa dutenek inskripzio fitxa betetzea, ludoteketan, Gazte Bulegoan edo on-line.

 

Hitzorduak:

Eguna: domeka

Ordua: 17:30-19:30

Egutegia: urtarrilak 12, 19, 26 / otsailak 2, 9, 16, 23 / martxoak 1, 8, 15, 22, 29

Lekua: Okendoko ludoteka