Euskaltegiko irakasle lan poltsa sortuko du Arrasateko Udalak

2025/03/20
Card image cap
Arrasateko Udalak Euskaltegiko irakasle lan poltsa sortzeko oinarriak onartu ditu.

Deialdiaren oinarriak 2025eko martxoaren 13an onartu ziren Tokiko Gobernu Batzordean. Deialdiaren iragarkia  GIPUZKOAKO ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu da 2025eko martxoaren 20an.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko,  honako baldintzak bete behar dira:

  • Titulazio akademiko hauetako baten jabe izatea edo horiek lortzeko eskubideak ordaindu izana: Ingeniaritza teknikoa, Unibertsitate Diplomatura edo Gradua, Arkitektura teknikoa / Maisu-Maistra.
  • Euskara Hizkuntza eskakizuna: 4, derrigorrezkoa.

Interesatuek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute martxoaren 21etik apirilaren 3ra (biak barne) BAZen edo udal webgunean.

Hautaketa prozesuaren informazio gehiago LAN ESKAINTZA atalean dago eskuragarri.