Euskalitek "Arloko Diploma" eman dio Gazte Bulegoari 5Sen ezarpenagatik

2014/03/24
Card image cap
Martxoaren 21ean, Gazte Bulegoak arloko diploma jaso zuen Euskaliten eskutik, 5Sen ezarpenagatik, Zamudion ospatutako 5Sen Praktika Aurreratuen urteko topaketetan.

2010 urtean 5S metodologia ezarri zen Gazte Bulegoan eta horri jarraiki lanean dihardu gaur egun. Pauso bat aurrera emateko asmoz, iaz kanpoko auditoria egin zezala eskatu zitzaion Euskalit-i eta 2013ko azaroaren 14an egindako auditoriaren ondorioz arloko diploma lortu zuen Gazte Bulegoak.

5Sen aplikazioak erakundeen lehiakortasuna hobetzea du xede; besteak beste, produktu eta zerbitzuen kalitatean, pertsonen motibazioan zein garapenean, eta malgutasunean hobetuz.

Diploma jasotzera, Pertsonal, Informatika eta Antolaketa saileko ordezkariez gain, Gazte Bulegoko gazte informatzailea, Dorleta Kortazar, joan zen Gazteriako zinegotzi, Kepa Urteagarekin batera.

Ekitaldi berean, beste erakunde hauek ere jaso zuten 5S Diploma: Durango Kirolak, Ertzaintza, Bombardier, Estampaciones Metálicas Egui, Mutualia Araba, Aislantes Sólidos, Centro de día San Prudencio eta EUSKALIT.