Etxeko Ura: Kalitatea bai, aztarnarik ez

2015/04/30
Card image cap
Datozen asteetan 500 ur pitxar inguru banatuko dira Debagoieneko jatetxe eta tabernatan bezeroek iturriko ura kontsumitzeko ohitura bereganatu dezaten. ETXEKO URA kanpainak Gipuzkoako jatetxeetan beirazko ur pitxarren erabilera zabaltzea du helburu, plastikozko ur botilek sortzen duten inpaktua gutxituz

Dagoeneko hainbat lurralde eta hirietan ostalaritzan iturriko ura eskaintzea oso ohitura normalizatua da. Euskal Herrian berriz, ez dago horren zabaldua.

Horregatik, Kutxa Ekoguneak eta Debagoieneko Mankomunitateak ETXEKO URA kanpaina abian jarri dute Debagoieneko iturriko uraren erabilera bultzatzeko asmoz. Iaz Oñatiko Udalak bertako ostalariekin kanpaina bat martxan jarri zuen eta orain, Kutxa Ekoguneak eta Debagoieneko Mankomunitateak kanpaina hori osatzen dute helburu hirukoitzakin: uraren kalitatea bistaratzea, plastikozko botilako ura kontsumitzeak sortzen duen inpaktua gutxitzea eta kontsumitzaileak kontsumo kontziente baterako bidean jarrera aldaketak barneratzea. 

ETXEKO URA ekimenaren asmoa Gipuzkoako iturriko uraren kalitatea balioan jartzea da eta horretarako, datozen asteetan beirazko ur pitxar berrerabilgarriak banatuko dira kanpaina honetan parte hartzeko interesa azaldu duten ostalarien artean.

Honela, ostalariek iturriko ura aprobetxatuz kalitate berbera eskeiniko dute baina aztarna ekologikorik gabe. Gainera, bezeroek etxetik kanpo uraren kontsumo ohiturak berritzea lortuko dugu kanpaina irauten duen denbora tartetik harago.

Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Oñatiko udalek eskerrak eman nahi dizkiete kanpainan parte hartzen ari duten eskualdeko establezimenduei, eta herritarrak eta bertako familiak animatu nahi dituzte taberna edo jatetxeetan iturriko ura eskatzera, bizitza kalitatean hobetu eta ingurumenaren hobekuntzan aurrera egiteko, norbanakoaren konpromisoa ezinbestekoak baitira.

Ekotrivialekin jolasean

Modu atseginez sentsibilizatzeko helburuz, Gipuzkoako jatetxeetan banatutako ur pitxarren erabilerari esker gainera, jolastu eta kontsumo jasangarriaren inguruan ikasteko aukera emango duen elementua izango da.

Ekotrivial pitxarraren atzeko aldean kokatutako telefono mugikorrentzako QR kode baten bidez deskargatu daitekeen galdera-erantzun jolasa da. Iturriko uraren kontsumoaren inguruko informazio erabilgarria eskaintzeaz gain, lehenengo plateraren zain egotea atseginagoa izatea lortuko du.

ETXEKO URA kanpaina zenbakitan

ETXEKO URA ekimenaren lehenengo fasea duela bi urte abian jarri zen eta oro har, kanpainak oso harrera ona izan du ostalarien artean. Txingudi, Añarbe, Urola Garaia eta Tolosaldeako eskualdeetan 400 bat establezimendu atxiki dira dagoeneko ekimen honetara eta orain Debagoienan gaude. Hemen 41 establezimenduetan Etxeko Ura eskeintzen da eta espero da datozen hilabeetan atxikimenduak areagotzea.
Guztira, kanpaina hasi zenetik, aurtengo kanpainak barne, 6.500 pitxer inguru banatuko dira eta kanpaina honi esker, hilabetean 62.000 bat botila aurrezten dira atxikituta dauden taberna eta jatetxe guztien artean. Eta gauzatutako balorazioaren emaitzetan oinarrituz, bezeroen harrera oso positiboa izan da kasu gehienetan, bezeroen %65ak 7tik gorako nota jarri dio ekimenari.
Behin kanpaina abian jarrita, bezeroek jatetxeetako mahai gainean beirazko ur pitxarra topatuko dute, Gipuzkoako uraren kalitatea ona dela gogoraraziz eta iturriko litro bat ur eskatzera animatuz. Ura kontsumitzeko ohitura aldaketa honen ondorioz, bezeroek etxetik kanpo ura kontsumitzeko ohitura jasangarriagoa barneratuko dute.

ZURE ESTABLEZIMENDUAN ETXEKO URA ESKEINI NAHI?

Ostalaria bazara eta zure establezimenduak ETXEKO URA ekimenarekin bat egitea nahi baduzu, zure atxikimendua adierazi dezakezu www.ekogunea.net webgunean.

Zure establezimenduak Etxeko Ura kanpainarekin bat egiten duela adieraziko duten beharrezko eus¬karriak eskainiko zaizkizu, eta modu honetan, ingurumenarekiko ardura azaltzeaz gain, zure eskualdeko uren kalitatea balioan jartzen lagunduko duzu. Informazio gehiago: www.ekogunea.net

Gure eskualdean, establezimendu hauek hartuko dute parte:

ANTZUOLA

  • Larrea taberna
  • Aitz garbi 

ARETXABALETA

  • Aretz
  • Atseden Vinoteca
  • Anduaga 

ARRASATE

  • Aldape jatetxea
  • Buenuena jatetxea
  • Hotel Mondragón
  • Elma
  • Ongi etorri jatetxea
  • Hilarión
  • Meneta
  • Garaia jatetxea
  • Uarkape frontoia
  • Uxarte 

BERGARA

  • Etxagi
  • Tartufo
  • Txarrantxa 

ELGETA

  • Bolatoki
  • Eguzkitza
  • Iñaki
  • Maialde jatetxea
  • Haizea 

ESKORIATZA

  • Maulanda erretegia
  • Txalaparta

LEINTZ-GATZAGA

  • Gure Ametsa 
  • Soran Etxea H 

OÑATI

  • Aloña-Mendi
  • Arregi
  • Bikoitz 
  • Etxeaundi
  • Goiko Benta 
  • Aldapa
  • Garoa
  • Arantzazu Gaur Fundazioa
  • MU-Enpresagintzako taberna
  • Sindika
  • Urbia
  • Zelai-Zabal
  • Zurrust
  • Pake-Leku taberna