Etorkinentzako Harrera Zerbitzua
2012/09/11Arrasateko Udalak, Ekin elkartearekin elkarlanean, etorkinentzako harrera zerbitzua mantenduko du irailetik abendura bitartean. Azken urteetan zerbitzu hau Ekin elkarteak eman du.
Zerbitzu honen bitartez, herrira etorri berriei, modu zuzen eta pertsonalizatuan harrera egingo zaie, haien egoera ezagutu eta informazioa eta orientazioa emateko. Bestalde, Arrasateko baliabideei buruzko eta heldu diren inguru geografiko, sozial eta kulturala aurkezteko 4 saioko tailerrak antolatuko dira.
Lekua: Ekin emakumeak elkartea: Paulo Uranga kalea 4, behea
Ordutegia: 15:00-18:00
Telefonoa: 651707936 / 943798370
e-posta: ekin.emakumeak@telefonica.net