Eski irteera
2017/02/08![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/eski-irteera/@@images/ee74cc2f-efad-48f5-b729-9f20c53d36a7.jpeg)
Udaleko Gazteria Sailak 12 eta 17 urte arteko nerabeentzat antolatutako ekintza da.
Martxoaren 4an, Valdezcaray-ra eski irteera antolatu du Udaleko Gazteria Sailak, 12 eta 17 urte arteko nerabeentzat. Bertan, eskia edo snowa egiteko aukera egongo da. Autobusa, goizeko 6:30etan irtengo da Garibaiko autobus geltokitik.
Prezioa:
- Materiala bakoitzak eramanda: 30 euro (kaskoa eramatea derrigorrezkoa da, alokatu nahi duenak 6 euro gehiago ekarri beharko ditu).
- Materiala alokatuz gero: 50 euro.
Izena emateko: Gazte Bulegoan, Gazte Txokoetan, Txatxilipurdin edo on-line.
Izena emateko epea: otsailak 26.