Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina abiarazi du Udalak

2025/03/31
Card image cap
Euskaraz egiteko asmoarekin, hitz klabeen hiztegi bat jasotzen du kanpainako eskuorriak.

Gaur hasten da errenta aitorpena egiteko kanpaina Gipuzkoako Foru Ogasunean, eta ekainaren 30era arte iraungo du. Eta ohi bezala, Arrasateko Udalak dei egin die herritarrei errenta aitorpena euskaraz egin dezaten. Euskaraz egiteko asmoarekin, hitz klabeen hiztegi bat jasotzen du kanpainako eskuorriak.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren datuen arabera, 2023ko errenta aitorpena arrasatearren % 22k egin zuen euskaraz. 2006. urtetik 16 puntu egin ditu gora errenta aitorpena euskaraz egin duten herritarren kopuruak.

Administrazioaren euskalduntzea

Udalak errenta aitorpena euskaraz egitera gonbidatu nahi ditu oraindik pausoa ematera animatu ez diren arrasatearrak. Era horretan, euskarari bide berriak irekitzeaz gain, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen baita.

Errenta aitorpena egiteko hiru modu daude (autolikidazio proposamena, mekanizatua eta Internet bidezkoa) eta guztietan erabili daiteke euskara.

Martxoaren 31tik ekainaren 30era aurkeztu behar dira aitorpenak. Hitzordua eskatzeko, kontsultak egiteko eta argibideetarako: 943 11 30 00, Bergarako Ogasuneko Bulegoa (Toki Eder 5) eta www.gipuzkoa.eus atarian.