Zapatuan erremonte partida bi jokatuko dira Uarkape pilotalekuan
2024/09/09Hitzordua 18:00etan izango da eta sarrera doakoa
Zapatu honetan helduko da Arrasatera “Erremontari herriz herri” ekimena, Uarkape frontoiaren 25. urteurrenaren harira udalak antolatutako egitarauaren barruan. Arrasateko Udalak, beraz, bat egin du jaialdiaren helburuekin, erremontea Euskal Herriko herrietan bultzatu eta ezagutzera ematea. Hitzordua zapatu honetan izango da, hilak 14, 18:00etan, eta sarrera doakoa izango da.
Bi partida set erara
Partida bi jokatuko dira guztira, set bi 15 tantora, eta hirugarren seta 8 tantora. Lehen partidan arituko dira Irazu - Apezetxea bikotea eta Susperregi - Aiestaran VI bikotea; bigarrenean, berriz, Ezkurra II - Martiarena bikotea eta Jabalera - Juanenea bikotea.