Errekaren asteko argazki lehiaketa
2015/11/03Errekaren astea zela eta hainbat ekintza antolatu ziren, horien artean argazki lehiaketa, eta ba ditugu lehiaketaren irabazleak
Gure errekek hainbeste urtetan jasan duten tratu txarraren ostean, poliki poliki berpiztuz doaz. Honen seinale dira ikusten ditugun loina eta ezkailuak, eta lehiaketan parte hartu duten argazkilariak honen lekuko bihurtu dira, benetan argazki ikusgarriak bidali bai dituzte.
Bidalitakoen artean, epai mahaiak hauek aukeratu ditu irabazle.
18 urte beherakoa:
- Xabier Carrascal Maruri “Udazkena” argazkiarekin
18 urtetik gorakoak:
- Agustin Berezibar “Montxon-Beneras” argazkiarekin
Guztira 11 argazki jaso ditugu, eta irabazleen argazkiez gain, guztiak hemen daude ikusgai.