Erreka garbiketa auzolanean antolatzeko deialdia

2014/09/30
Card image cap
Arrasateko Ingurumen Sailak aurten ere erreka garbiketa egin nahi du auzolanean, Urriaren 18an izango da erreka garbiketa, helburu nagusi batekin: auzolanean arrasatear guztion inplikazioa lortzea

Horregatik, Ingurumen sailetik gonbitea luzatu nahi diegu Arrasateko elkarte, familia, kolektibo, norbanako eta lagunarte guztiei errekaren garbiketa eguna antolatzeko hitzorduan parte hartu dezaten.

Hauek dira hitzorduak: 

  • Garbiketa antolatzeko bilera  Urriak 2, osteguna, 18:30etan  Udaletxeko Pleno Aretoan
  • Garbiketa eguna Urriak 18, larunbata. 09:30etan Laubide plazan elkartuko gara.

 

Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen Ingurumen Sailarekin kontaktuan jartzeko bideak:  943252009 agenda21@arrasate-mondragon.net