Erorketak prebenitzeko tailerra

2019/03/05
Card image cap
Izen-emateak dohainik egin ahalko dira, 2019ko martxoaaren 22ra arte, Arrasateko Osasun-zentroan (943 035250), bertan edo telefonoz.

Erorikoak dira lesio eragile nagusiak EAEko 64 urtetik gorako adinekoetan. Datu epidemiologikoen arabera, gutxienez urtean behin erortzen dira talde horretako pertsonen erdiak; eta ondorio fisikoak ez ezik, psikologiko eta sozioekonomikoak ere izaten dituzte.

Arazo horren garrantzia kontuan hartuta, erorikoei aurrea hartzeko tailer batzuk antolatu dituzte Arrasateko Udaleko Gizarte-zerbitzuetako Sailak eta Kirol Sailak, Osakidetzaren Osasun-zentroekin, Arrasateko Farmazia-Ortopedia batekin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren Sailarekin batera; 64 urtetik gorako pertsonei eta euren senide edota zaintzaileei zuzenduta daude, erorikoen kopurua gutxitzeko asmoz.

Tailerrak Arrasaten, Toki- Argi  jubilatuen zentroa ( Agerre kalea 2) egingo dira  bi saio  teoriko-praktikoan: martxoaren 26an eta 28an, 16:00etatik 17:30etara. Bertan azalduko dira, besteak beste, zergatik gertatzen diren istripu horiek eta zer egin aurrea hartzeko, zer garrantzizkoak diren ohitura osasungarriak eta ariketa fisikoa, edota nolako laguntza teknikoak dauden eskuragarri (telelaguntza).

Izen-emateak dohainik egin ahalko dira, 2019ko martxoaaren 22ra arte, Arrasateko Osasun-zentroan (943 035250), bertan edo telefonoz.