Erorketak prebenitzeko tailerra
2018/11/06Arazo horren garrantzia kontuan hartuta, erorikoei aurrea hartzeko tailer batzuk antolatu dituzte Arrasateko Udaleko Gizarte-zerbitzuetako Sailak eta Kirol Sailak, Osakidetzaren Osasun-zentroekin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren Sailarekin batera; 64 urtetik gorako pertsonei eta euren senide edota zaintzaileei zuzenduta daude, erorikoen kopurua gutxitzeko asmoz.
Tailerrak Arrasaten, Usaetxe jubilatuen etxean egingo dira saio baten bidez: saio teoriko-praktikoa azaroaren 28an, 16:00etatik 18:00etara. Bertan azalduko dira, besteak beste, zergatik gertatzen diren istripu horiek eta zer egin aurrea hartzeko, zer garrantzizkoak diren ohitura osasungarriak eta ariketa fisikoa, edota nolako laguntza teknikoak dauden eskuragarri (telelaguntza).
Izen-emateak dohainik egin ahalko dira, 2018ko azaroaren 5etik azaroren 26ra, Arrasateko Osasun-zentroan (943 035250), bertan edo telefonoz.