Erorikoak prebenitzeko tailerra, 65 urtetik gorakoentzat eta haien senideentzat, Arrasaten, maiatzaren 24 eta 25ean

2023/05/11
Card image cap
Tailerrak saio teoriko-praktiko bi izango ditu, maiatzaren 24 eta 25ean, 16:30etik 18:00ak arte, Etxaluzen

Erorikoak dira lesio eragile nagusiak EAEko 64 urtetik gorako adinekoetan. Datu epidemiologikoen arabera, gutxienez urtean behin erortzen dira talde horretako pertsonen erdiak; eta ondorio fisikoak ez ezik, psikologiko eta sozioekonomikoak ere izaten dituzte.

Arazo horren garrantzia kontuan hartuta, Arrasateko Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak eta Kirol sailak tailer bat antolatu dute erorikoei aurrea hartzeko, Osakidetzaren Osasun zentroarekin, Arrasateko Farmazia-Ortopedia batekin eta Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin batera; 65 urtetik gorako pertsonei eta haien senide eta zaintzaileei zuzenduta dago, erorikoen kopurua gutxitzeko asmoz.

Tailerra Arrasaten, Etxeluzen, egingo da  saio  teoriko-praktiko bitan: maiatzaren 24 eta 25ean, 16:30etatik 18:00ak arte. Bertan azalduko dira, besteak beste, istripuoak zergatik gertatzen diren eta zer egin aurrea hartzeko, zer garrantzizkoak diren ohitura osasungarriak eta ariketa fisikoa, eta zer laguntza tekniko dagoen eskuragarri.

Izen-emateak dohainik egin ahalko dira, Arrasateko Osasun zentroan bertan edo telefonoz 943 03 52 50.