Erguingo Herri Eskolako komunen berritzea amaitu ondoren, Jagolearen Etxea eraberritzea abian, hezkuntza-erabilerarako egokitzeko
2021/09/08Arrasateko Udalak herriko azpiegiturak eta instalazioak hobetzeko urratsak ematen jarraitzen du: Herri Eskolako komunak berritzeko lanak amaitu berri dira, eta Jagolearen Etxe zaharra berritzeko lanak abian dira, hezkuntza-erabilerarako egokitzeko.
Guztira, 1. eta 2. solairuko 4 WC gune berritu dira, 1. solairuan 9 komun izatetik 17 izatera igaro dira eta bigarren solairuan 9 komun mantendu dira, erabiltzaile guztien mugikortasuna eta irisgarritasuna bermatuz.
Aurrekontua 151.958,79 eurokoa izan da (BEZik gabe) eta lanak Construcciones APLIBUR, S.L. enpresak egin ditu, lehiaketa publikoa irabazi ondoren. Jarduerak Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso du.
Bide horretan, Eusko Jaurlaritza atezainaren etxea eraberritzen ari da, gune horretan 3 laguntza-gela, WC gunea eta sukalde-jantoki bat irekitzeko.
Iratxe Salaberria Ikasketa Buruak azaldu duenez, “Erguin Herri Eskolako Hezkuntza Komunitatearen eskaera historikoa izan da komunen berritzea. 2021-22 ikasturtea komun berriekin hasiko dugu, lanak udan zehar egin ostean. Komunek ikasturte honetan zentrora joango diren LHko 400 haurrei zerbitzua emango diete”.
"Udalaren helburu nagusietako bat arrasatearrei kalitatezko azpiegiturak eskaintzea da, eta Erguin eraikinaren kasuan, horixe da, hain zuzen ere, lortu nahi duguna. 2021-22 ikasturtearen hasierarako prest daude bainugela berriak, eta horrela erabiltzaileei kalitatezko instalazio berrituak eskaini ahal izango dizkiegu ", adierazi du Victoriano Fuentes Obra eta Zerbitzuetako zinegotziak.
Bestalde, Edurne Unamuno Hezkuntza zinegotziak azpimarratu duenez, jarduera tokiko hezkuntza azpiegiturak berritzeko apustuaren barruan kokatzen da: "Urtero hobekuntzak egiten ditugu herriko ikastetxeetan. Irakaskuntzaren eta hezkuntza-komunitatearen aldeko apustua egiten dugu Udaletik, administrazioen arteko lan bateratu eta partekatuak arrasatearren ongizatean sakontzen baitu. Horren erakusgarri dira Erguineko bainugela berriak edo atezainaren etxean irekiko diren hezkuntza-espazio berriak, Eusko Jaurlaritzarekin modu estuan egin den lana. Hezkuntza-komunitateak eta ikasleek dituzten beharrak hautematen ditugu, kalitatezko hezkuntza-azpiegiturak eta -zerbitzuak eskaintzeko ".