Erguingo bidegorri zatia urbanizatzeko obrak astelehenean hasiko dira
2014/03/28Anboto kaleko atzealdean dagoen bidegorri zatian zoladura egokituko da eta argiteria ezarri. Lanak datorren astelehenean hasiko dira (martxoak 31) eta hiru aste iraungo dute.
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2013ko abenduaren 16an egindako bilkuran, erabaki zuen “EXCAVACIONES BESAIDE, S.A.” enpresari adjudikatzea Anboto kaleko atzealdean bidegorriaren zati bat urbanizatzeko Proiektua gauzatzeko lanak.
Lan hauek dira bidegorri zati horren zoladura egokitzeko eta argiteria ezartzeko. Obrak datorren martxoaren 31ean (astelehena) hasiko dira eta hiru aste iraungo dute. Epe horretan itxita egongo da aipatu bidegorri zatia.