EPEA ZABALIK Udaltzainburu ofizial plaza eta Lehen Agente plaza hornitzeko deialdian izena emateko
2019/04/12Apirilaren 13tik maiatzaren 2ra arte izena eman ahal izango da Arrasateko udaltzaingoaren ikuskaritza eskalako “Ofizial-Udaltzainburu” lanpostua eta Udaltzaingoaren oinarrizko eskalako “Lehen Agente” kategoriako lanpostuak behin betiko hornitzeko prozesuetan parte hartzeko
Apirilaren 12an argitaratu da estatuko aldizkari ofizialean bi lanpostu horiek euskal poliziako kide diren karrerako funtzionarioen arteko lehiaketaz betetzeko deialdia.
Iragarkia argitaratu eta biharamunaz geroztik, 20 egun naturaleko epea izango da hautaketetan izen emateko.
Beraz, maiatzaren 2ra arte izena emateko aukera izango da.
Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak HEMEN kontsulta daitezke.