Epailegaien zerrenda ikusgai

2024/09/12
Card image cap
Pexels Ekaterina Bolovtsova
Arrasateko hautagaien zerrenda BAZen dago kontsultagai

Justizia Administrazioak aukera ematen die herritarrei jakineko delitu batzuen epaiketetan parte hartzeko. Herritar guztien eskubidea da, bai eta lankidetza betebeharra ere. Epailegaiak izendatzeko hautagaien zerrenda berria 2 urtetik behin egiten da, eta epailegaien izendapena zozketa bitartez egiten da. Zozketa egin baino lehen, herri bakoitzeko hautagaien zerrenda jendaurrean jartzen da.

Momentu honetan, irailaren 6an hasi eta 17ra bitartean, Arrasateko hautagaien zerrenda BAZen (Biztanleen Arreta Zerbitzua) dago kontsultagai. Zerrenda horretan 2024ko irailaren 16an 18 urte edo gehiago dituzten hautesleak agertzen dira.

Epailegaiak aukeratzeko zozketa publikoa irailaren 27an izango da Donostiako Justizia Jauregian, Atotxan, 10:00etan. Zozketaren ostean zazpi eguneko epea egongo da interesdunek zozketaren aurkako erreklamazioa aurkezteko. Erreklamazioak Entzutegi Probintzialean aurkeztu beharko dira, eta erreklamaziorik egonez gero, Entzutegiak urriaren 15a baino lehen ebatziko du zozketa berriz egin edo ez.

Hautagaien zerrenda ikusi gura izanez gero, hau da BAZeko ordutegia:

Astelehenetik egubakoitzera: 7:30 - 15:00

Eguenean: 7:30 - 18:30

Zapatuan: 9:00 - 13:00