Enpresa berriak abian jartzeko eta proiektuak garatzeko laguntzak

2015/10/08
Card image cap
Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziak luzatu egin du bi programa berri hauetan parte hartzeko izena emateko epea, Lanbideren laguntzarekin, enpresa ekimen berriak garatzeko asmoa dituztenei zuzenduta.

Enpresa-ideia garatzeko eta enpresa jarduera berriak abian jartzeko laguntza programa berri bi antolatu ditu eskualdeko Garapen Agentziak.  Programa biek formazio praktiko atal bana eskaintzen dute, eta laguntza ekonomiko bana ere partehartzaileentzako.  Programak 2015eko azaroaren 9tik 2016ko otsailaren 8 arte iraungo dute. 

Informazio gehiago hemen