Enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdiaren bidez, hainbat deialdi ireki dira
2023/03/22Enplegua egonkortzeko deialdi berezia: JAKINARAZLEA oposizio-lehiaketa bidez
Arrasateko Udalaren langile plantillan hutsik dagoen 'JAKINARAZLEA' lanpostua hornitzeko, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin da, 20/2021 Legearen 2.1 artikulutik etorritakoa, oposizio-lehiaketa bidez behin betiko izaeraz betetzeko.
Deialdiaren oinarri-arauak bere osotasunean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2022ko abenduaren 29an, 246. zenbakian. Eta martxoaren 18an argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean lanpostu hori betetzeko deialdiaren iragarkia.
Izena emateko epea martxoaren 20ean ireki da eta interesdunek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute apirilaren 19ra arte (barne) BAZen edo udalaren webgunean.
Hautaketa prozesu honetatik lan poltsa bat sortuko da.
Oinarri-arauak udalaren webgunean ere kontsultatu daitezke, Lan Eskaintza Publikoaren atalean.
Enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia: hainbat plaza LEHIAKETA bidez
Arrasateko Udalaren langile plantillan hutsik dauden 'MANTENTZE LANEN OFIZIALA', 'SOROSLEA', 'HODI ITURGINA', 'GALDARAGINA', 'IGELTSEROA', 'INFORMAZIO ETA TRAMITAZIO AGENTEA (KIROLA) ' ETA JAKINARAZLEA' lanpostuak hornitzeko, iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko deialdia egin da, 20/2021 Legearen 6. eta 8. xedapen gehigarrietatik eratorritakoa, lehiaketa irekia bidez behin betiko izaeraz betetzeko.
- 'Mantentzen lanen ofiziala'
- 'Soroslea'
- 'Hodi iturgina'
- 'Galdaragina'
- 'Igeltseroa'
- 'Informazio eta tramitazio agentea (kirola)'
- 'Jakinarazlea'
Deialdien oinarri-arauak bere osotasunean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren 2022ko abenduaren 29an, 246. zenbakian. Eta martxoaren 18an argitaratu da Estatuko Aldizkari Ofizialean lanpostu horiek betetzeko deialdien iragarkia.
Izena emateko epea martxoaren 20an ireki da eta interesunek hautaketa prozesuan parte hartzeko eskabidea aurkeztu ahal izango dute apirilaren 19ra arte (barne) BAZen edo udalaren webgunean.
Hautaketa prozesu hauetatik ez da lan poltsarik sortuko.
Oinarri-arauak udalaren webgunean ere kontsultatu daitezke, Lan Eskaintza Publikoaren atalean.