Energia Jardunaldiak 2020

2020/10/05
Card image cap
Gaia izango da "Autokontsumoa gure herri eta hirietan"

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentua Gipuzkoako Jasangarritasun Energetikoaren Estrategia 2050 izapidetzen ari da. Estrategia horren helburua da lurralde eredu energetiko justua sustatzea, energia eskariaren kudeaketa eraginkorrean oinarrituta, kudeaketa hori hartuta ekonomia deskarbonizatu eta lehiakor baterantz aldatzeko palanka nagusitzat.

Testuinguru honetan, ezinbestekoa da ahaleginak egitea Gipuzkoan energiaren lehen mailako ekoizpena handitzeko, baina ez edonola, baizik eta eraikinetan eta hirigintza jarduketako unitateetan autokontsumorako energia sorkuntza banatuko eredu bat sustatuta, iturri berriztagarrien eta jasangarritasun energetikoko beste teknologia batzuen erabileran oinarrituta, betiere ezarpen eredu jasangarriak erabilita, teknikoki kaudimendunak, ekonomikoki errentagarriak, sozialki partekatuak, eta lurraldearen aniztasunarekin eta erresilientziari eustearekin bateragarriak direnak, errendimenduen banaketa orekatua bermatzeko negozio ereduak izan behar dutela kontuan hartuta.

Gai horiei guztiei buruz hitz egin eta eztabaidatuko dugu hamargarren Energia Jardunaldietan eta, gainera, aukera izango dugu tokiko komunitateetako autokontsumo esperientziak bertatik bertara ezagutzeko.

Jardunaldien programa hemen aurkituko duzu.