Emakumeenganako indarkeriaren aurkako argazki lehiaketa

2014/10/07
Card image cap
Azaroaren 25a emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna da. Egun horretan ere emakumeok plazara irteten dugu, eta ozen aldarrikatzen dugu indarkeriaren aurrean tinko azaltzen garela.

Jarrera indartsu hori azaleratu nahi dugu argazki lehiaketa honen bidez. Emakumeok biktima bihurtzen gaituzten irudiak alde batera utzi eta gure buruak
indartzen dituzten irudiak bildu eta kaleratu nahi ditugu. Indarkeria matxistaren aurrean emakumeon autonomia bultzatu nahi dugu.

Eta horretan zuk lagundu gaitzakezu: atera argazkia eta bidali iezaguzu!

Oinarriak hemen deskargatu ditzakezu.

Parte hartzaileak:

Gai honekin sentiberatasuna duen edozein emakume. Norbanako gisa edo taldean parte hartu dezakezu.

Parte hartzeko baldintzak:

  • Argazkiak kamera digitalez egin beharko dituzu eta argazkiek ezaugarri hauek izango dituzte:
  • JPG formatuan.
  • 30 x 40 cm-ko formaturako prestatuta, eta 250 ppp-ko bereizmenean.
  • Lan originalak aurkeztu behar dituzu eta ezingo dituzu aurkeztu beste argazki lehiaketa batzuetan saritutakoak.
  • Partehartzaile bakoitzak gehienez hiru argazki aurkeztu ditzake. Argazki bakoitza e-posta batean bidali beharko duzu.
  • Partehartzaile bakoitzak argazkiarekin batera izen-deiturak, helbide elektronikoa eta telefonoa eman beharko ditu.
  • Argazkiek izenburua edota oina (testu laburra) idatzita izango dute.

Argazkiak aurkezteko epea eta lekua:

Lehiaketan parte hartzeko argazkiak onesteko azken eguna: 2014ko azaroaren 14a.

JPG formatuan  helbidera erantsian bidali beharko dituzu. Posta elektronikoz jakinaraziko diogu parte-hartzaileari argazkiak ondo jaso ditugula eta lehiaketan parte hartuko duela.

Epaimahaia eta epaia:

Argazkigintzan adituak diren kideez eta Emakume Txokoko teknikariez osatuko dugu. Epaimahaiak eskumena izango du aurkeztutako argazki
guztien artean bat aukeratzeko irabazle bezala. Epaimahaiaren erabakia ezin du inork eztabaidatu edo ezingo du gaitzetsi.

Azaroaren 25a baino lehen jakinaraziko dugu epaimahaiaren erabakia, eta irabazleei posta elektronikoz edo telefonoz emango diegu horren berri.

Jabetza intelektualeko eskubidea:

Aurkeztutako lanen copyright eskubideak egile bakoitzarenak izango dira eta Arrasateko Emakume Txokoak eskubidea izango du aurkeztutako argazkiak ustiatzeko, behin egile bakoitzari jakinarazi ondoren.

Sariak:

  1. 1. saria: 350 €
  2. 2. saria: 150 €
  3. 3. saria: 150 €

Partaide bakoitzak sari bakarra eskuratzeko aukera izango du.

Sariei dagokien atxikipena aplikatuko diegula jakinarazten dugu.

Saria jasotzen duten eta saririk jasotzen ez duten argazkiak:

Lehiaketara aurkeztutako irudiak, bai saridunak, bai saririk gabekoak, Arrasateko Emakume Txokoaren jabetzara pasatuko dira. Erakunde horrek eskubidea du oraingo zein etorkizuneko iragarki, liburuxka, buletin, argitalpen, web-orri edo aldizkarietan horien kopiak egiteko. Baldin eta argazki horiek euskarri inprimatu zein elektronikoen bidez erabiltzen baditu, egilearen edo argazkia lehiaketara aurkeztu zuen pertsonaren berariazko aipamena jasoko du.

Erakusketa:

Epaimahaiak aukeratutako argazkiak ikusgai jarriko ditugu Arrasateko Emakume Txokoan.

Onespena:
Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek oso-osorik onartzen dituzte oinarri hauek.