Emakumeen aurkako indarkeria salatzeko kontzentrazioa ostiralean
2005/11/22![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/emakumeen-aurkako-indarkeria-salatzeko-kontzentrazioa-ostiralean/@@images/773ee1e0-d0c9-4a84-8e2f-5a223769a702.png)
Ostiralean, azaroak 25, kontzentrazioa izango da Herriko Plazan, Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta. Kontzentrazioa arratsaldeko 20:00etan izango da, eta "Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Plataforma Mistoak" antolatu du.
Helburua
Kontzentrazio honen helburua da emakumeek jasaten duten biolentziaren aurka agertzea eta biktimei elkartasuna adieraztea.