Emakumeak Protagonista elkarrizketa saioa

2019/12/05
Card image cap
Jeanne-Rolande Dacougna eta Ana Murcia solasean

Emakumeak protagonista, elkarrizketa saioetan, Euskal Herrian esparru ezberdinetan erreferenteak diren emakumeak gonbidatzen ditugu. Helburua da beraien ibilbidea gertutik ezagutzea eta pertsonaia publikoa ez ezik, pertsona ere ezagutzea. 

Elkarrizketa publiko hauetan emakumeak dira protagonistak eta euren hausnarketak eta jendartearen eraldaketarako egiten duten ekarpena aitortu eta ikusarazi nahi izaten dugu. Emakumeen parte hartze soziala, politikoa, kulturala…. ikusarazi nahi dugu.

Gaurkoan, ekarpen hori ikusarazteko Jeanne-Rolande Dacougna ,  aktibista formatzailea eta ikertzaile feminista gonbidatu dugu gurera eta bere ibilbidea ezagutzeko aukera izango dugu. Feminismo Beltzen eta migrazioen gaia landu ditu, besteak beste, Dacougnak hainbat ikerketa, ponentzia eta hitzaldietan eta Garaipen emakumeen elkarteko kidea da. Aniztasun kulturalaren gestioaren esparruan egiten du lana.

Ana Murciak egingo dion elkarrizketari esker, testuinguru ezberdinetan Jeanne-Rolande Dacougnak izandako ibilbideari eta lanari buruz gehiago jakiteko eta ikasteko aukera izango dugu.

Ana Murcia ere, formatzailea eta aktibista feminista da. Hamar urtez El Salvadorren aktibismo feministan jardun zuen. Garaipen emakume migratu eta euskaldunen elkarteko berreraketan parte hartu du. Sorburu kooperatiba feministako kidea da eta emakume migratzaileekin egiten du lan hainbat Jabetze eskola eta Emakumeen Etxeetan.

Horrenbestez, abenduaren 11ean izango den saiora hurbiltzera gonbidatuta zaudete!