Emakumea pilotari

2006/02/14
Card image cap
Arrasateko Udala eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa akordio batera iritsi dira Emakumea Pilotari proiektua abian jartzeko. Pilota munduan-eskola mailan, aisialdian eta baita maila federatuan ere- emakumearen parte hartzea bultzatzea da proiektu honen xedea. Bide batez, emakumearen presentzia arlo orotara zabaltzea nahi da hitzarmen honekin.

Proiektua aurrera eramateko Arrasateko Udala eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa elkarlanean arituko dira. AUKEAk Udalaren pilotalekua eta kirol instalazioak dohainik erabiltzen utziko dio Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioari hitzarmen honetako egitarauan jasotako ekitaldiak eta jarduerak gauza ditzan.

Horretaz aparte, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Arrasateko Udalaren logotipoa edo irudi korporatibo ofiziala txertatuko du laguntzaileak agertzen diren lekuetan.

Hitzarmen honen ondorioz, ekintza ugari egingo dira Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa eta Arrasateko Udalaren elkarlanaren ondorioz. Ikus ezazu ekintzak loturan, izan ere, jada martxan dira ekintza batzuk. Aipatu bezala, emakumearen presentzia pilota munduan eta, era berean, pilota bera ere, euskal kirola izanik, gure artean zabaltzea da guzti honen helburua.

Herritar guztiak parte hartzera gonbidatuak daude egingo diren ekintza guztietan.

EKINTZAK