Emakume Txokoko eta Jabetze Eskolako planginta berria martxan
2019/01/15Ikastaroetan izena emateko epea: urtarrilaren 21etik 25era.
Otsailetik maiatzera bitartean hainbat ikastaro, tailer eta ekimen antolatu ditugu Emakume Txokoan: formazioa, hausnarketa eta eztabaidarako baliabideak eskaintzen ditu plangintza berriak eta bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Ikastaroetan izena emateko epea: urtarrilaren 21etik 25era.
Parte hartzeko izena emateko orria bete eta Emakume Txokora bideratu behar da, bertaratuz edo emailez.
Argibiderik behar izanez gero Emakume Txokoan gaude ( 943 794139/618 206 233)
Egitaraua hemen deskargatu dezakezu.
Izen emateko orria, hemen.