Emakume Txokoko eta Jabetze Eskolako plangintza berria martxan
2018/09/06![Card image cap](https://www.arrasate.eus/eu/albisteak/emakume-txokoko-eta-jabetze-eskolako-planginta-berria-martxan-1/@@images/c2df02d1-3463-4b1d-8682-d90632b0c937.jpeg)
Ikastaroetan izena emateko epea: irailaren 17tik 21era.
Irailetik abendura bitartean hainbat ikastaro, tailer eta ekimen antolatu ditugu Emakume Txokoan: formazioa, hausnarketa eta eztabaidarako baliabideak eskaintzen ditu plangintza berriak eta bertan parte hartzera animatu nahi zaituztegu.
Ikastaroetan izena emateko epea: irailaren 17tik 21era.
Parte hartzeko izena emateko orria bete eta Emakume Txokora bideratu behar da, bertaratuz edo emailez.
Argibiderik behar izanez gero Emakume Txokoan gaude ( 943 794139/618 206 233)
Informazio osoa hemen