Emakume Txokoan zabalik da ikasturte berrirako matrikulazioa

2012/01/25
Card image cap
Dagoeneko kalean da urtarriletik maiatzera bitarteko egitaraua


Ikastaroak eta tailerrak emakumeei zuzenduta badaude ere bestelako ekimenak (hitzaldiak, antzerki emanaldiak…) gizonei eta emakumeei zuzenduta daude….


Ikasturte honetarako antolatu ditugun antzerki emanaldi, bideo forum, erakusketa eta antolatuko diren gainontzeko ekimenekin,  guztion inplikazioa eta parte hartzea bilatu nahi dugu emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko lanean aurrera egiteko.

Jabetze Eskola modura antolatu ditugun ikastaroen bitartez  emakumeok jendartean hainbat esparrutan bizi dugun egoerari erreparatuko diogu eta aldi berean norberaren garapenari arreta jarriko diogu, lan pertsonala eta kolektiboa eginez.


Horrela lortuko dugu geure eskubideez jabetzea, baliatzea  eta pertsona zein talde bezala indartzea eta, horrekin batera, jendarteko esparru guztietan dugun parte hartzea handitzea.

Edozein zalantza edo argibideetarako jar zaitez harremanetan gurekin:

  • Astelehenetik ostegunera: goizetan 11:00-13:30 eta arratsaldez 15:00-19:00
  • Ostiraletan: goizetan 10:00-14:00

 

Egitaraua ikusi

Ikastaroak