Emakume Txokoak otsailetik aurrerako ikastaroen egitaraua kaleratu du

2011/02/01
Card image cap
Izena emateko epea otsailaren 4an amaituko da

Triptikoetan agertzen diren tailer eta ikastaroen bitartez emakumeen jabetze eta parte hartze prozesuak sustatu nahi dira eta horretarako prestakuntzarako, eztabaidarako, eta topo egiteko  guneak eskaintzen ditu Emakume Txokoak.

Helburu nagusia da, emakumeak  geure eskubideez jabetzea eta baliatzea  eta pertsona zein talde bezala indartzea eta jendarteko esparru guztietan dugun parte hartzea handitzea.

Horrekin batera, emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko asmoarekin hainbat hitzaldi, erakusketa,  zine emanaldi eta bestelako ekimen ere antolatu dira, herritar guztiei zuzenduko direnak.

Izena emateko edo edozein zalantza argitzeko jar zaitez harremanetan Emakume Txokoarekin: