Emakume Artisauen eta Ekoizleen Azoka zapatuan, martxoak 11, Seber Altube plazan
2023/03/09Emakume Txokoak antolatutako Emakume Artisauen eta Ekoizleen Azoka izango da zapatuan, martxoaren 11, Seber Altube plazan. Goizeko 10:00etan zabalduko da, 14:00ak arte. Azokan, emakumeek ekoiztutako jaki goxoak eta hainbat artisau lan izango dira Seber Altube plazan.
Aurten ere, Emakume Txokoak, Martxoaren 8ko egitarauaren barruan, antolatzen duen azokan aukera izango da Arrasateko eta inguruetako herrietako emakume artisauen eta ekoizleen lanak eta produktuak disfrutatzeko.
Emakume Txokoak azoka txiki eta bizia antolatu du, kalitatezkoa, gertukoa eta emakume artisauak eta ekoizleak protagonista izango dituena, haien langintza herritarrei gerturatzeko asmoarekin, eta emakumeak bertan, mimoz eta pasioz egindako lana ikusarazteko eta denon eskura jartzeko.
19 saltokik osatuko dute azoka, horietatik 13 emakume artisauenak izango dira eta askotarikoak izango dira erakutsi eta salgai izango dituzten lanak (poltsak, zilargintza, bitxiak, arropa…) . Horiekin batera, 5 saltokik eskainiko dituzte bertako produktuak (gazta, gozogintza, eztia...) eta herrialde askotako janariak (Amerika elkartearen eskutik).
Udalak eta Emakume Txokoak herritarrak animatzen dituzte azokara hurbiltzera.