Elkartasunezko beroki gunea dago Udal Azokan, Emausen eskutik

2017/01/18
Card image cap
Hotz bolada dela eta, Emaus Fundazioak Arrasateko Azoka Plazan berokiak banatzeko gune bat abian jarri du.

Europako hainbat lekutan garatutako ohitura da, hotzaldi zakarretan, beharra daukatenei bigarren eskuko berokiak doan hartzeko guneak jartzea.  Emaus Fundazioak kudeatutako Arrasateko Ekozenterrak ekimen bera gurera ekarri guran, Arrasateko Udalera jo du "Elkartasunezko beroki gunea" jartzeko lekua eskatuz;  Udal Azoka Plazan jartzea proposatu zaio, eta horrela, urtarrilaren 17-23 bitartean bertan egongo da gune hori, behar duenak beroki bat hartzeko, baita gura duenak soberan dituen berokian bertan uzteko ere.  Gunea goizetan egongo da zabalik, Azoka Plazako ordutegian (8:30etatik 14:00etara).