Elikadurari buruzko tailerra
2014/07/16Uztaileko Baserritarren Azokarekin batera, Jakionek eta Udalak elkarlanean "ondo jan ondo zahartzeko" tailer-tertulia antolatu dute.
"Ondo jan ondo zahartzeko" izenburuarekin, elikadura eta bizi ohitura onen garrantziaz jabetzeko tailerra antolatu dute Udalak eta Jakionek.
Tailerra uztailaren 19an, zapatua, Seber Altube plazan, goizeko 10:30etatik aurrera izango da, hileko hirugarren zapatuetako Baserritarren Azokari lotuta, eta Amaia Díaz de Monasterioguren nutrizionistak gidatuko du.
Gaia: Bizitzan zehar, adinean aurrera egin ahala, jan ohituren garrantziaz jabetzea zahartzaro osasuntsu batez gozatzeko .
Parte hartzea doan izango da. Interesatuak bertan agertu 10:30ak aldera.