EKKO proiekturako hezitzaileak prestatzeko, dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik
2024/02/29Proiektuaren helburua da gizarte trebetasunak sustatzea Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleen artean. Trebetasun horiek lantzeko, ikasleak hainbat saiotan parte hartzen ari dira. Saio horiek hezitzaile talde batek dinamizatzen ditu, formazio espezifiko honetan trebatua: haurren trebetasun sozialak lantzeko dinamizazio estrategietan espezializazio ikastaroa.
Formazio hori jasotzeko, dirulaguntza deialdia egin du Arrasateko Udalak, hurrengo ikasturterako EKKO egitasmorako hezitzaile gehiago prestatzeko.
Laguntzak zuzenduta daude Arrasateko udalerrian aisialdi, kirol, hezkuntza eta kultura esparruan haur eta nerabeekin lanean aritutako pertsonei. Deialdian baloratuko dira, batetik, hautagaien esperientzia arlo horietan eta, bestetik, zer ikasketa dituzten.
Eskaerak aurkeztu ahal dira modu telematikoan Udalaren Egoitza Elektronikoan edo aurrez aurre Biztanleen Arreta Zerbitzuan, BAZ (Arano eta Garcia maisu-maistren kalea 8). Eskabideak aurkezteko azken eguna da martxoaren 13a.
Informazio gehiagorako edo zalantzaren bat izanez gero, jarri zaitezte harremanetan:
Blanka Jauregi: bjauregi@arrasate.eus 943 25 20 88
Maite Aizpiri: maizpiri@arrasate.eus 943 25 20 07
EKKO egitasmoaren informazioa hemen.